XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kontsentsu/konfliktuaren proportzio hauek eta Gaia bere osotasunean hartuta agertzen direnak nahiko antzerakoak dira.
Azkenik, eta Erakunde politikoek aurkitzen duten Informazio Unitarearen
Gainontzeko kopurua, %41,6a neutraltasunari dagokio.
5.6.4.2.7.- Gizartearen errepresentazio informatiboaGizartea, esparru tematiko modura eta tipologia sozio-politiko gisa ulertuta, ETBren albistegietan, nola ageri den miatuko dugu azpiatal honetan.
Politikaren ostean Gizartea+Zientzia+Teknologia da ETBn ugariago jorratzen den esparru tematikoa.
Nagusitasun tematiko horrek ez du berehalako isladarik Gizarte, tipologia sozio-politikoki gisa, hartuta albistegietan ezagutuko duen tratamenduaz.
Euskal Telebistaren hitzezko edukinean Sistema-egiturak erakusten duen super-presentziaz, artikulazio sozial boteretsuaren aurrean jartzen gaitu.
Talde Formal eta Instituzioen pisuak bigarren mailan uzten du, populazio xehe eta ez-egituratuaren agerpen mediatikoa.
Gizabanakoz eta multzo ez-artikulatuez osatzen den Gizartearen agerpenean bere izakera proiektatua erakusten du, segidan azalduko dugunez.
Hitzezko informazioaren azterketari dedikatzen ari gatzaion azpiatal honetan, ETBn Gizarteak duen presentzia ezagutzeko Subjektu eta Destinatario modura, zelako Ekintza eginez eta zein Gaiekin erlazionaturik ikusten dugun ikertuko dugu.
Beti ere, euskal populazioa eta berori osatzen duten kolektibitate eta gizabanakoen tipifikazioa nolakoa den ikusteko asmoz.
Gizarte-gaien garrantzi informatiboa eta Gizartearen inguruan artikulatzen diren bestelako funtzio sozialak dira ondoren aztertuko ditugunak.
Albistegien hitzezko edukina aztertzeko sortu ditugun zortzi kategoria tematikoetatik Gizartea+Zientzia+Teknologia da pisu gehien duena %31,1az.
Egia da Politikari Biolentzia politikoaren portzentaia gehitu ezkero %33,3an jartzen dela kopurua, baina edozelan ere, primerakoa da ETBn Gizarte-gaien presentzia.
Kategoria tematiko honetan lantzen diren Gaien artean Kontsumoa eta bizi-kalitatea (%12,1), Gutxiengoa eta marjinazioa (%2,8), Legez kanpoko ekintzak (%1,9), Gizartea oro har (%1,3) eta Notizi harrigarriak (%1,3) dira lehen postuetan.
Gizarte Gaiek emaniko garrantzi tematikoa badatorkio ETBri IUK mailako azterketatik, orduan ere Gizarteari dedikaturiko presentzia informatiboa oso handia zela ikusi ahal izan dugu.
Hemendik aurrerako lerroetan, Gizartea gai modura baino, izen bera eman diogun, tipologia sozio-politikoaz arituko gara.
Euskal Telebistaren hitzezko informazioan, aginte-egituren inguruan dauden Subjektuen presentzia %79,1era heltzen den bezala, Gizartearen agerpena ez da 16,8tik gora jartzen.
Subjektuen artean Gizarteak lortzen duen maila apal samarra da.
Kopuru mugatu honetan, euskal biztanleria eta langileriak betetzen dute zatirik handiena.
Gizartea multzo definitu eta nolabaiteko karakterizazio kolektiboa erakusten duten bi tipologia horietatik kanpo daudenak, portzentualki, oso maila apala lortzen dute: Mugimendu sozialak (%2) edota Hiritar solteak (%1,5) esate baterako.
ETBren Subjektuek erakusten duten
Gainontzekoen presentzia ez da oso handia, (...)